jueves, 15 de noviembre de 2012

BEHOBIA ETA ETORKIZUNA

   
    Igandean, Behobia-Donostiaren 48.edizioa ospatu zen, askorentzat urteko erronka nagusiena eta beste batzuentzat benetako klasikoa prestatzeko testa. Urtero bezela, irteeran, zumeatar ugari. Eguna, euritsua atera zen eta honi hotza gehitzen badiogu, berotze lanak ez ziren errexak izan. Hala ere denak umore bikainarekin, batzuk urduriago eta beteranoenak lasaiago, hasi berriei aholkuak ematen.

     Irteera 10:30etan izan zen eta bakoitza bere dortsalari dagokion orduan atera zen. Lehena iristen Mikel Rodriguez izan zen 1:09:57 ko markarekin. Gertu ibili zen Jon Lanz, eta hemendik aurrera denak elkarren gertu,Imanol Arruti eta Aitor Murua 1:15 etik jeistea lortu zuten. Javi, Maikel, Eva, Soto, Parra eta Gari 1:20 markaren inguruan ibili ziren. Orokorrean denek lan bikaina burutu zuten, Xabin (hondarribiko maratoi erdian hankak zituela ikusita azken momentuan parte hartzea erabaki zuen) eta azken urtetako marka hobetu zuen. Arkaitz ere gustura ibili zen maratoirako azken test honetan. Kamatxo, Juanfran, Prego etab.. sartu ziren ondoren eta inorrek ez zuen eguraldiaren kexurik izan. Taldekide ugari ibili ziren korrika eta karretera bazterrean animatzen beste hainbeste, Zorionak denei!!


     Gogoratu astebukaera honetan Irunen hasiko dela kross denboraldia eta zumeatarrak han izango gara, animoooo!! (gogoratu taldekako entrenamenduak antolatzen hasi garela, adi korre elektronikoari eta animatu)


    Bestalde, badaramagu hilabete eskax haurren atletismo eskolarekin hasi ginela. Oraingoz 15 bat haur dauzkagu eta hasi dira pixkanaka pixkanaka ikasten atletismoaren nondik norakoak. Atletismoaren mundu sufritua jolas bat bezela har dezaten saiatzen ari gara eta momentuz badirudi txukun xamar egiten ari garela. Hasi dira luzeera jauziak egiten eta lehenengo erroleboak ere bai, nahiz eta askok oraindik ez jakin pasa behar den "makil" horren izena,jijjj. Esan beharra dago gu ere ederki pasatzen dugula umeekin jolasean eta dakigun apur hori beraie iristarazten. Badakizu, umeak badituzu 8-13 urte bitartean, animatu eta hurbildu astelehena 6tatik-7tara edo ostiraletan 5tatik-6tara inongo konpromezurik gabe eta probatu dezatela.


Eva eta Javi umeekin

No hay comentarios: