domingo, 30 de diciembre de 2012

LEITZA 2012


      Urte hontan ere,urteroko Leitzara irteera egin genuen. Aukeratutako eguna abenduaren 23a izan zen. Bertan 20 bat lagun izan ginen, urtetik urtera kopurua handitzen doan usadio bat billakatzen ari da irteera hau.




      Eguna ezin hobea izan zen, goizean goiz hotz pixka bat baina paregabea korrika saio dibertigarri bat egiteko. Minutuak pasa ahala tenperaturak gora egin zuen eta udaberriko egun zoragarri batean geratu zen abenduaren 23a.


 
       
     
 Hasiera lasai hartu genuen eta kilometroak pasa ahala erritmoa bizitzen hasi ginen. Bakoitzak bere istorioak kontatu, par batzuk bota eta tita batean helmugan ginen. Lokatzez beteta baina gustora denak ere.

     Ez ohiko tenperatura aprobetxatuz, errekan bainu bat hartzen gai izan zirenak ere izan ziren. Sartu atera azkar bat, azala leun leun utzi eta soziedadera hamaiketako jatera.
  
  


  12ak aldera Zumeatarra elkartean ginen eta Pakitinek prestatutako hamaiketakoa jateko prest geunden. Goizeko kontuak kontatu, gezur batzuk esan eta sagardo botila batzuk edan ondoren bakoitza bere etxera joateako garaia heldu zen, hurrengo urtean hobeto eta gehiago.





pd: Urtea bukatzeko, hemen inguruko san silbestreetan ibiliko gara korrika behar den bezela urteari amaiera emateko eta gogoratu urteari hasiera ona emateko Adarrara joango garela korrika urtarrilaren 1ean. ANIMATU!!

No hay comentarios: