domingo, 21 de diciembre de 2008

Antzar Krossa


Kaixo lagunak: abenduak 14an Lazkaon Gipuzkoako Kross Txapelketa izan zen. Hara joan ginen Zumeatarrako zenbait: Eric eta Jon gazteak Josebak lagundurik, Rosa, Mikel, Pablo, Jon Iturralde, Jon Lanz, Hassan, Inma eta ni. Aitor ere animatzera hurbildu zen.
Iritsi ginenean Eric jadanik korrika egin zuen eta Jon Garrido eta Pablo prest ziren irtzeko.
Konturatu ginen ibilbidea gogorra zela eta lokatza soberan izango genuela.(Ez da harritzekoa egin duen eguraldiarekin).
Pablo eta Jonek bukatuta Rosari zegokion txanda eta bera ere "disfrutatu"zuan Lazkaoko ibilbidearen gorabeheretaz.
Azkenik Hassan, Mikel, Jon I., Jon L. eta ni buelta batzu Lazkaoko lokatzetan emateko aukera izan genuen. 
Sailkapenak federazioko webean zintzilikaturik daude eta Inmak ateratako argazkiak Zumeatarrako blogean.
Azpimarragarriena taldeka 3. postua lortu izana da, ea piskanaka krossari neurria hartzen diogun .

No hay comentarios: