martes, 10 de febrero de 2009

KROSSA AMAITU DA




Igandean Azpeitian Euskadiko Kross Txapelketa ospatu zen ibilbide gogor batean.
Han izan ginen argazkian agertzen garen korrikalariok eta agertzen ez den Rosa. Baita ere guri laguntzeko hurbildu ziren hainbat lagun ....egiten zuen eguraldiarekin!!!! Hauek ere badute merito ederra.
Lasterketa benetan oso gogorra izan zen Inmak, Zumeatarrako prentsa arduraduna, ateratako argazkietan ikusten den bezela.http://picasaweb.google.com/Inmaitu

Giroa krossari dagokiona: euria, hotza , lokatza, ibilbide gogorra aldapekin... beno zoragarria!!!.
Ondoren dutxa bero-beroa hartuta bazkaltzera Azpeitiko Landeta auzoko sagardotegi batera. Han errekuperatu genituen galdutako likidoak eta galdu ez genitunak ere.

Orain atseden pixka bat hartu , Inauteriak pasa arte, eta gero Zegama-Aitzgorri burubelarri prestatzeko asmoa dago.
Datorren urtean ea korrikalari gehiago animatzen garen!!!

No hay comentarios: