domingo, 8 de enero de 2012

GABONETAKO TRIPTIKOA


Maratoia eta urteko froga garrantzitsuak pasa diren honetan, beste modu batean gozatzeko garaia iritsi da.

Urteroko ohiturarekin jarraituz gabon bezperan Leitzara joan ginen korrika lagun mordo bat, ondoren zetorren amaiketakoarentzat toki piskat bat egitera. Hasierako giro goibelak segituan eman zion buelta eta korri egiteko primerako goiza geratu zen. Pixkanaka, kontu eta batailita artean, konturatzerako, Leitzan ginen eta handik kotxeetan buelta soziedadera hamaiketakoa egitera.



 
                                                                   Joxean "botillero"
 
                                                      
  
                                                                     Urtzi “chef”


Urte zahar arratsaldean Bilabonan elkartu ginen taldekide asko, Urte zaharreko krosean parte hartzeko. Bertan Andoaindar mordoa zegoen, batzuk korrika eta besteak karretera baztarretik ohiuka. Urtea amaitzeko modu paregabea, bai jauna.


                                             Hassan eta Mikel, 3.eta7. postuetan sailkatu ziren


Hirukoarekin bukatzeko, urte berri egunean ohitura den bezala adarrako irteera egin zen urtea ondo hasteko.Urtero kopurua handitzen doa, ea hurrengo urtean gehiago biltzen garen. Gurutzean salda beroa hartu eta derrigorrezko argazkia atera eta gero berriro behera “acuaplaning” pixkat eginez., jjajaja!!(la técnica no se aprende en un dia). Batzuk zuzenean etxera joan ziren eta beste batzuk bidean “galdu” ziren, indarrak berreskuratzen.
 


 

Orain pixkanaka bakoitzaren helburuak zehazten hasteko garaia da, batzuek krosak izango dituzte buruan beste batzuk mendi karrerak eta duatloi eta triatloietan parte hartzeko asmoa dutenek ere ezin izango dute lo egon.

Badakizue, eman egurra!!

URTE BERRI ON!!!

No hay comentarios: