miércoles, 20 de marzo de 2013

EMAITZA ONAK URTE HASIERAN

  Badirudi gure kirolariak martxan jarraitzen dutela eta honekin batera blog-a ere aurrera doa. Kross denboraldia amaituta, non, Rosa Luena, Imanol Arruti, Joseba Collantes, Urtzi Fernandez,Jon Iturralde..etabek dena eman duten, beste disziplinetan jarduteko garaia iritsi da. Bakoitzak bere helburuak eduki arren denak elkarrekin entrenatzeko denbora ere eduki dugu eta baita hainbat lasterketetan parte hartzeko ere.

  Urtarrila hasieran Betelun VIII.krosa ospatu zen , urte hontan lehengo urtean baino taldekide gutxiago izan genituen baina Leire Goenaga bertan egon zen koloreak defendatzen. Handik aste betera Idiazabalen ospatu zen urtero bezala herriko krosa, eta gazta zozketaren aitzakiarekin dozena erdi bat taldekide elkartu ginen bertan. Orokorrean taldekide guztiak bikain aritu ziren eta bat baina gehiagok saria lortu zuen gazta forman.

 Otsailak 16-17ko astebukaeran Zumaian azaldu ginen 10 taldekide, XXIX.Herri lasterketa burutzeko asmoz. Lasterketa amaieran emaitza oso onak, Javier Miguel 8.sailkatu zen eta beteranoetan podiumean izan genuen. Orokorrean denak kontentu, naiz eta zozketan ezer ez tokatu,jajj!!

 

   Hurrengo aste bukaeran bi proba izan genituen, bata Hernanin eta bestea Ormaiztegin. Bietan hotza izan zen nagusi, bereziki Ormaiztegin non elurrak ere egin zuen bere agerpena. Hernanin dozena erdi bat lasterkari izan genituen, mitikoak; Martxel, Gallo,.. eta taldekide berriak ere Iñigo Amenabar, Aitor,.. Igandean, Ormaiztegira joaten ausartu zen bakarra Imanol Arruti izan zen. 12.postuan sailkatu zen Mont Blanc-erako prestakuntza bide onean doala erakutsiaz.



   Martxoa karreraz josita iritsi zen,lehengo astebukaeran, ibaetan, aingeru guardako igoera jokatu zen eta Leire Goenagak 3.postua lortu zuen, Zorionak Leire! Egun berean duatletek ere bere lasterketa eduki zuten Eibarren, bertan, Paul eta Mikel Kamatxo izan genituen dena ematen. Astebukaera berdinean, Isaban, Imanol Arruti izan genuen neguko triatloian lehiatuz. Korrikako eta bizikletako segmentuak bikain egin zituen eta eski gaineko esperientzia faltak ohorezko postuetatik at utzi zuen.
  
  Hurrengo aste bukaeran urteko lehenengo garaipena iritsi zen Eva Pelaezen eskutik. Donostiako kros berdeko 2.edizioa irabaziaz.Zorionak Eva!!  Egun bat lehenago distantzi motzeko euskadiko duatloi txapelketaka izan genuen Durangon, bost taldekide izan genituen eta azkarrena Maikel izan zen. Igandean, Donostian bakarrik ez, Beasainen eta Aian ere probak eduki genituen. Lehenengoa 7km eta 14km ko asfaltoko ibilbidean jokatu zen eta bigarrena 9km menditik barrena. Beasainen taldeko lasterkari guztiak 14km ko ibilbidea aukeratu zuten, denak maila bikaina emanez eta pixkanaka forma hartzen, hor ibili ziren, Gonzalo,Iturralde,Garita,Urda,Amenabar, Elias....dena ematen. Egun berean Aian, Bittor,Zata,Gallo....Zorionak kuadrilla!!!!

http://www.lasterketak.com/sites/default/files/20130310_AiakoMendiLasterketa.pdf




Azken astebukaera hontan Donostian, Oñatin eta Arriaranen izan gara. Larunbatean Oñatiko duatloi ospetsuaren ordua iritsi zen eta Mikel Kamatxo bertara gerturatu zen lehengo urteko emaitza errepikatzeko asmoz, urte hontan txirrindako zatian hobetuz, aupa Mikel! Beste nekaezin bat ere eduki genuen lehian igandean, Imanol Arruti todoterrenoa astebukaera pertsonal gogor bati amaiera emanez.
Donostira azaldu zirenak ugariagoak izan ziren eta gehien gehienek beraien markak jeisteko gai izan ziren, Zorionak makis!!!!

Gogoratu aste hontan beteranoen Europako txapelketa jokatuko dela Donostian eta ostegun hontan Pako Arnaiz haundia edukiko dugu lehian, beste dominaren bat lortzeko asmoz! Dale Pakitin!! Gure aldetik Azkoitia eta Ermua aldean ibiliko gara astebukaeran!





No hay comentarios: