jueves, 25 de abril de 2013

ARRIGOARRIAGA-ADARRAMENDI


Pasadan astebukaeran bi proba nagusi eduki genituen, bata Arrigorriagan eta bestea Adarramendin.
Larunbatean Arrigorriagan, Euskadiko duatloi luzeko txapelketa eduki genuen. David Montero izan zen gure ordezkaria eta Javier Miguel, saltoki taldeko triatleta eta zumeatarra elkarteko lasterkaria ere izan genuen. Lasterketa eguraldi paregabearekin ospatu zen, bete beharreko distantziak, 12km korrika 75km bizikletan eta 12km korrika. Hasieratik taldetxo bat osatu zen, Javi eta Gorka Bizkarra metro gutxira zijoaztelarik. David ere bikain aritu zen lehenengo zati honetan. Bizikletaren zatia erabakiorra izan zen eta Javik berehala hartu zuen burua. Korrikako bigarren zatira bi minutuko aldearekin iritsi zen eta azkeneko zati honetan distantzia areagotzea lortu zuen. Davidek lasterketa amaitzea bukatu zuen baina epaileen erabaki zorrotz batek sailkapenetik at utzi zuten, ala era lasterketa ona eta uztaileko IronMan erako prestakuntza bikaina. Maiatzean ospatuko den Lanzaroteko IronMan ean parte hartuko duen Gari Arregi ere ari da forma hartzen pasadan hilabetean Errioxako duatloiean lortutako 6.postuak erakusten duen bezela. Zorionak!



Igandean Adarrako maratoi erdiko II. edizioa ospatu zen, paraje ederretatik pasatzen den lasterketa honek geroz eta harrera handiagoa dauka. 319 lasterkarik bukatu zuten mendi lasterketa gogor hau. Bittor, Collantes, Andoni, Zata, Imanol, Emaitz, Juanfran... izan genituen bertan. Jokin Lizeaga urnietarra izan zen azkarrena Endika Gartzia bigarren izan zelarik. Andoainen korrika ibiltzen den Jon Urdangarin izan zen 4. lasterketa benetan borobila egin zuelarik. Taldeko azkarrena Imanol izan zen, astebukaera gogorra burutu zuen, Mont Blanc eko prestakuntzari jarraipena emanez. Beste guztiak ere gustora ibili ziren,bati baino gehiagori kostako zitzaion astelehenean ohetik altxatzea. Zorionak matxines!!!


sailkapena:
  http://www.kirolprobak.com/clasificacion.php?id=696



No hay comentarios: