jueves, 10 de enero de 2013

2013 ADARRA

    
    Urtea ohi bezala Adarra puntan hasi genuen. Aurreko eguneko eta gaueko nekeak alde batera utzi eta 9tan ateri zegoela aprobetxatuz Adarra aldera abiatu ginen trentxiko bidetik barrena. 10 lagun elkartu ginen euria eta hotzari aurre eginez eta berehala berotu ginen lehengo maldak lagunduta. Montefrio baserrirarte aitaren batean iritsi ginen eta bertan lehenengo geldialditxoa egin genuen denak elkartzeko, geldialdiarekin batera euria azaldu zen eta puntaraino lagun edukiko genuen. Ismak eta Jonek ezarritako erritmoari ahal bezala eutsi eta segituan iritsi ginen puntara. Derrigorrezko argazkia atera (denak egon ez arren) , Jose Luis Kortari pare bat txorakeri esan, salda beroa edan eta behera hoztu baino lehen. Iyuya aldetik jeitsi ginen eta bat baino gehiagok Kilianen antzeko teknika erakutsi zuen zoru irristakorrean. ;)  Eguna Andoaingo taberna batzuetan bukatu zen baino hori beste kontu bat da.........






Urte zahar eguneko lasterketan ere izan ginen eta ohitura den bezela zumeatar ugari elkartu ginen bertan, urteari amaiera bikaina emanez. Aipatzekoa, urtetik urteera zumeatarraren koloreak geroz eta nabariagoak direla eta aipatzekoa era Garik egin zuen lasterketa, 4.postuan sailkatuz. Aupaaa!!!

http://www.herrikrossa.com/clasificacion_ss_billabona.htm


Pasaden igandean 83.Erregetako kross internazionala ospatu zen. Zumeatarrak ere, han. Korri egiteko egun perfektua atera zen eta gureak egurra eman zuten. Denak maila bikaina eman zuten eta guztiak lehengo 90.tan sailkatu ziren. Zorionak mutilak!!