Euskal zirkuituko
lehenengo proba ospatu da larunbat honetan Bermeon, sprint distantzian jokatu
da eta distantzia honetako Euskadiko txapela zegoen jokoan. Bertan taldekide
ugari, Aitor, Javi Parra, Mikel Arregi, Agustín, Mikel Kamatxo, Ander Septien
eta aurten talde berriarekin korritzen ari den Javier Miguel.
Denentzako
lehendabiziko triatloia zen, batzuentzat urteko, beste batzuentzat bizitzakoa
eta jendea gogotsu ikusten zen. Beti bezala korrika eta presaka dortsala hartu
eta zuzenean boxesetara, urduri jartzeko denborarik gabe neoprenoak jantzi eta
uretara. Irteera 10 minutu aurreratu zuten eta ez zegoen denbora galtzerik eta
eskerrak, ura ez baitzegoen itxaroten egoteko moduan.
Konturatzerako
igeri, alde batetik atzerago joateko esaten ari ziren bitartean beste aldetik
irteera eman zuten eta akabo bakea, topera... Konturatzerako kanpoan, bizikleta
hartu eta Gernikara joan etorria bidean zeuden errepetso guztietan dena emanez,
eta Bukatzeko Bermeoko portuan barrena azkeneko 5km-ak korrika.
Orokorrean jendea
oso gustura. Javier Miguel-ek ezin izan zuen lehenengo taldearekin bat egin
bizikletan baino korrikako oso partzial onarekin eguna borobildu zuen, buruan
bueltaka dituen helburuetarako puntuan dagoela erakutsiz eta korrika egitea
eragozten zion lesioa ahaztuaz. Aitor ere oso gustura, neguan bizikletan egin
dituen kilometroak hor daudela erakutsiaz, hau izan baitzen bere partzialik
oberena. Mikel Arregik hau zuen bere lehen triatloia eta neoprenoa kentzen
ikasten duenean arerio gogorra izango dela erakutsi zuen, jajaja. Igerian eta
korrika oso ondo moldatzen dela erakutsiaz. Javi Parra, Agustín eta Mikel
Kamatxok ere beren helburua betetzea lortu zuten eta karrare txukun bat burutuz
gurutzatu zuten helmuga lerroa. kontutan edukitzekoa Javik eta Mikelek
lehenengo triatloia zutela
Supporterrak ere
mordo bat, txaloka eta argazkiak ateratzen. Honek jada benetako talde serio
baten itxura du mutilak, segií horrela!
Eta bukatzeko
Bermeoko portuko taberna batean trago bat denak batera eguneko batilitak
elkarri kontatzeko. Zer izango lirateke egun hauek horrelako momenturik gabe.
Hauxe momentuz,
hurrengo asteburuan Debara!!
Segi Horrela
ekipo, festa hasi da!!!!!!!!!!!!
disfrutando |
Aitor, todo un experto |
no queda nada |
No hay comentarios:
Publicar un comentario