martes, 8 de mayo de 2012

BERMEOKO TRIATLOIA


Euskal zirkuituko lehenengo proba ospatu da larunbat honetan Bermeon, sprint distantzian jokatu da eta distantzia honetako Euskadiko txapela zegoen jokoan. Bertan taldekide ugari, Aitor, Javi Parra, Mikel Arregi, Agustín, Mikel Kamatxo, Ander Septien eta aurten talde berriarekin korritzen ari den Javier Miguel.

Denentzako lehendabiziko triatloia zen, batzuentzat urteko, beste batzuentzat bizitzakoa eta jendea gogotsu ikusten zen. Beti bezala korrika eta presaka dortsala hartu eta zuzenean boxesetara, urduri jartzeko denborarik gabe neoprenoak jantzi eta uretara. Irteera 10 minutu aurreratu zuten eta ez zegoen denbora galtzerik eta eskerrak, ura ez baitzegoen itxaroten egoteko moduan.
 
Konturatzerako igeri, alde batetik atzerago joateko esaten ari ziren bitartean beste aldetik irteera eman zuten eta akabo bakea, topera... Konturatzerako kanpoan, bizikleta hartu eta Gernikara joan etorria bidean zeuden errepetso guztietan dena emanez, eta Bukatzeko Bermeoko portuan barrena azkeneko 5km-ak korrika.

Orokorrean jendea oso gustura. Javier Miguel-ek ezin izan zuen lehenengo taldearekin bat egin bizikletan baino korrikako oso partzial onarekin eguna borobildu zuen, buruan bueltaka dituen helburuetarako puntuan dagoela erakutsiz eta korrika egitea eragozten zion lesioa ahaztuaz. Aitor ere oso gustura, neguan bizikletan egin dituen kilometroak hor daudela erakutsiaz, hau izan baitzen bere partzialik oberena. Mikel Arregik hau zuen bere lehen triatloia eta neoprenoa kentzen ikasten duenean arerio gogorra izango dela erakutsi zuen, jajaja. Igerian eta korrika oso ondo moldatzen dela erakutsiaz. Javi Parra, Agustín eta Mikel Kamatxok ere beren helburua betetzea lortu zuten eta karrare txukun bat burutuz gurutzatu zuten helmuga lerroa. kontutan edukitzekoa Javik eta Mikelek lehenengo triatloia zutela

Supporterrak ere mordo bat, txaloka eta argazkiak ateratzen. Honek jada benetako talde serio baten itxura du mutilak, segií horrela!

Eta bukatzeko Bermeoko portuko taberna batean trago bat denak batera eguneko batilitak elkarri kontatzeko. Zer izango lirateke egun hauek horrelako momenturik gabe.

Hauxe momentuz, hurrengo asteburuan Debara!!

Segi Horrela ekipo, festa hasi da!!!!!!!!!!!!



disfrutando

Aitor, todo un experto


no queda nada

No hay comentarios: