miércoles, 23 de mayo de 2012

ZEGAMA-AIZKORRI (Jon Iturralderen ikuspuntutik)

  
Gaurko sarrera pixka bat desberdina izango da, Jon Iturralderen ikuspuntutik Zegama-Aizkorri lasterketa mitikoaren kronika lapurtu diogu bere facebook perfiletik. Pena merezi du irakurtzea


  • Larunbata 19, arratsaldea, Zegaman zer giro dagoen ikustera joan behar dut. Dortsala hartu eta korrikalariei agur bana luzatu.Lasterketa nola prestatu degun hitzegin, gure hurrengo proiektuak adierazi eta noski igandeko eguraldiaz hitzegin. "Egia esan ez dut batere gogorik joateko." "Dortsala igande goizean jasoko det." Nere burua zeharo nahastuta dago. Egia esan maiatzaren hasieran esan zidaten zegaman korrika egiteko aukera neukala eta ni ere urte hontan nahiko lasai nenbilen. Korrika egitea pixka bat baztertuta. Urte hontan plan berriak atera zaizkit eta garrantzi gehiago eman diet horiei korrikari baino eta begira non. Formaz okerren nagoenean Zegamako deia. Nere buruak ezin ezetz esan baina nere gorputzak ez nuela horrelako astokeriarik egin behar esaten zidan. Azkenean larunbat arratsaldean Zegamara, hiru aste entrenatu ostean, nere dortsalaren bila. Euria goitik behera. Lagun batzuk agurtu, kafe bat hartu, ezagunekin hitzalditxo labur bat . . . Denek berdina esaten zuten. A ze lokatza bihar. . . Ea atertzen duen korrika gabiltzan bitartean . . . Beno etxera azkar . . . Arropa prestatu txukun txukun eta ohera.. 
    Igandea 20. seiak alde jeiki eta lehiotik begiratu orduko tristura sartu zitzaidan gorputzean. EURIA eta HAIZEA. Maleta eta arropa hartu eta Imanol Arrutiren bila. Bidean bakoitzaren nahiak errepasatu genituen. Azkenean konklusio batera iritsi ginen. Eguraldia ikusirik nahikoa egingo genuela helmugara iristearekin. Autoa aparkatu, esnatzen bukatzeko kafe bat hartu eta , beroketa batzu egin ondoren irteerara gerturatu ginen.
    Nere burua ez zegoen lasterketan. Baneukan bukatuko ez nuen beldurra, egindako entrenoei errepaso bat egin eta ederki sufritu behar nuela esaten zidan buruak .......... Beno dortsala jarrita daukat eta azkeneko hileran kokatzen naiz, David URTASUNen parean urduritasunak elkarrik adierazten dizkiogun bitartean Zegama-Aizkorri ri hasiera emango dion kanta jartzen dute. Bi minutu irteera emateko. Elkarri zorte ona opatu eta bakoitza berera.

    Imanol Arruti
    Lasterketan, motxila batekin korrika egitea erabaki det, ez dakit helmugara iritsiko naizen eta badaezpaere reserbako arropa garbia hartu det bertan, malla luzeak, kamiseta manga luzea, beste guante batzu eta telefonoa. Lasterketa lasai hartzen dut. Giharrak zearo lotuta sentitzen ditut eta nahiago det lasai hartu. Pixka bat oinez, pixka bat korrika. Ortzautera iritsi naiz. Azken jeitsiera hori oso arriskutsua zegoen. labain, labain, lokatzez beteta . Baten bat ikusi dut ipurdiz jeisten. bihar gogoratuko da. Otzaurteko jendetza ikusirik eta beraien animoak entzunik, ezin dut lasterketa kaxkar bat egin eta aurrera begira jartzen naiz, Aratz nun ikusiko zain. Euripean jarraitzen degu eta giharrak nekea nabaritzen hasi dira. Aratz magalean nago eta eskuin hankeko bikia igotzen hasi zait. Falta zitzaidana. Nola edo ala Aratz tontorrera iritsi naiz. Euriak elurrari utzi dio lekua. Hotz egiten du eta haizeak gogor astitzen gaitu. Nere buruak berriro ere etxeratzeko esaten dit, baina non geratu . .. . Santi Spiritu ko ermitaraino joan behar det behintzat. Familiakoak han izango dira nere zain. . . Telefonoz deitu nai diet ez naizela bertatik pasako esateko baina nere behatzak, hotzarengatik, zeharo gogortuta daude eta santi spiritura iristea baino beste erremediorik ez dago.

     Santi Spirituko kontrolean nago. Ez dut inor ezagunik ikusten baina nere gainean baleuden milaka pertsonen ahotsak eta animoak entzuten ditut. Zerbait jan, edan eta nere hankeko bikiei reflex pixka bat emateko eskatzen diet.Spraiak efekto egin bezain pronto aldapa gora abiatzen naiz. Han daude. Beraien ondora iristerako ahaztu zaizkit lasterketa utzi beharreko aitzekiak eta Aizkorri aldera abiatzen naiz. Aldapa erdian berriro ere burua lanean. Erotuta zaude!! Behean geratu behar zenuen eta etxera joan.! Baina ez, bazegoen zerbait bukatzera animatzen zidana eta gora begira jarii nintzen berriro. Reflexaren efektoa pasa da eta berriro nere bikiak dantzan. Ene, ezin hankak zuzen jaso. Aizkorriko aterpera iritsi naiz eta segidan barrura, beste reflex pixka baten bila. zerbait jan eta edan eta berriro aurrera.


    Mikel Elola
    Orain dator neretzat okerrena. Hankak ezin jaso eta harri tartean gora eta behera ibili behar. Neretzat, lasterketako momenturik zaileak. Kresterio osoa pasa behar eta gero urbiara jeisten duen aldapa gogor hori. Pauso arraro bat eman orduko bikiak dantzan jartzen zitzaizkidan eta beraiekin batera ni, ezin zuzen egon. Baina kostata bada ere Urbiara iritsi nintzen. Besoak eta eskuak izoztuta neuzkan, hankak zer esanik ez. Hotz haundi aegiten zuen han goian eta egin zigun elurrak ez zidan gorputza berotzen batere lagundu. Gustora hartuko nuen urbiako fondan salda bero bat haragi eta txorixo egosiarekin. "Zeinek esan ote dit neri gaur emen ibiltzeko." Horren ordez edari isotoniko pixka bat hartu eta beste reflex xorrotada bat eta aurrera. Urbiako zelaietan gorputzeko giharrak askatu zitzaizkidan, jada ez nuen sentitzen giharretako lotura hori eta pixkanaka pixkanaka korri egiteko gai nintzela sentitu nuen. goputza gustora sentitu nuen eta aldi berean ni ere bai. Lasterketan sartzen hasi nintzen eta urbiatik aurrera lasterketaz gozatu nezakeela ulertu nuen. Andraiz gogoz igo nuen eta handik behera basurdeak lokatzetan bezala ibili nintzen, (Ia gerriraino sartuta) Azkeneko 13 - 14 kilometroak gozatu nituen, disfrutatu, naiz eta giharrak juxtu xamar eraman, Hankek korrika egiten ez zaiela ahaztu erakutsi zidaten. Lasterketan, lagun berri bat egin nuen, ia lasterketa osoa nere ondoan egin zuen, REFLEX da bere izena. Urrengo urterarte esanda agurtu ginen. Eskerrik asko ZEGAMA-AIZKORRI


    Taldekideen emaitzak:

    108

    MIKELELOLA 05:07:15                                           
    160

    IMANOL ARRUTI   05:23:42        
    207

    JON  

    ITURRALDE  05:39:31
                         






No hay comentarios: