lunes, 28 de mayo de 2012

BILBO TRIATLON 2012

Atzerapen pixka batekin bada ere, hemen doa BILBOko II. triatloiko kronika.

Maiatzaren 19a goibel hasi zen, euria goitik behera gelditu gabe. Batek baino gehiagok pentsatu genuen etxean geratzea.....baino ez. Izen emandako guztiak azaldu ginen goizeko 11tan Bilbo aldera joateko asmoz. Maletei eta bizikletei azkeneko begirada bota eta martxa. Bidaia, kasu hauetan, urduritasunak eta ilusioak nahastuta normalean baino motzagoak egiten dira. 12etan Bilbo erdi erdian ginen, parking barrura sartzeko prest. Eguraldiak goibel jarraitzen zuen baino behintzat ateri.


Dortsalak hartu, lagun batzuekin hitz egin eta dena prestatzera. Behiak bezela markatu ondoren,  boxetan ondo kokatu eta dena txukun txukun uztera. Pufff, zapatillak hemen,neoprenoa jantzita edo ez, bi txapel.....azken momentuko eromena. Neoprenoak jantzi eta erreka aldera 600 bat lagun,...Erreka sartu baino lehenago hasten da triatloia, bakoitzak bere lekua hartu eta uretara...Baten bat atzean geratu zen sartu baino lehenago eta irteera ematerako oraindik irteerara iritsi gabe, aiiiiiiiiii....
1900m aurretik, Bilboko errekan barrena, bai bai Bilboko errekan.....Denak nahiko gustora egindako igeriketarekin, batzuk golpe gehiago jaso eta besteak gutxiago. Uretatik lehengo ateratzen Ander Lazkano izan zen 16.postuan, hurrengoa Elias Molina (bere bigarren triatloiean) 141.postuan, jarraian David Montero. Ondoren Gari eta Anderrek osatutako bikotea,...hauetako batek denbora puska bat pasa zuen bizikleta aurkitzen,ejem ejem....Erdialdean Joxelu atera zen, bere hobekuntza nabaria dela erakutsiz. Taldeko azkena uretatik ateratzen Oscar izan zen,bere lehenengo triatloiean.

Bizikletako zatia hasi bezain pronto, euria hasi zen eta bukaeraraino ez zen geldituko. 45km ko ibilbideari bi buelta eman behar zitzaizkion, tartean Viveroko portua igoaz. Segmentu honetan jaso genuen eguneko notizi txarrena, errebuelta batean, uraren ondorioz Joxelu lurrera erori zen eta lasterketa amaitutzat eman behar izan zuen. Beste guztiak, hotzak akabatzen baino nahiko gustora.
Bizikleta bukatu eta gero azken zatia zetorren. Bilboko hiritik, bi bueltaz osatutako, 21km tako ibilbidea korrika.Bukaerako hontan, taldeko hoberena, Body izan zen. Konfiantza handiarekin korri egin zuen eta morala igo zitzaion ekainan Regensburg-eko IronMan-ari aurre egiteko. Azkenean taldekide guztiak "finisher" izan ginen, Joxelu izan ezik, eroriko batek lasterketatik kanpo utzi zuela.


 

   Bukatzeko, antolakuntzari zorionak eman bigarren urtez laterketa handi hau aurrera eramateko egiten duten lanarengatik ZORIONAK!!

   

 
     

       Emaitzak:         49. Ander Lazkano  4:49:01
                              106. David Montero 5:00:38
                              151. Garikoitz Ibarbia 5:09:43
                              244. Ander Septien 5:23:16
                              278. Elias Molina 5:26:56
                               435. Oscar Suescun 6:07:51

No hay comentarios: